LAUA Mahaia

Mesa_LUA600

LAUA mahaia finkoa edo zabalgarria da, oso funtzionala, erresistentea eta moldakorra. Ildo minimalistako diseinua du, altzairuzko hanka zuzenak, epoxi lakatuan amaituak, eta zeramikazko gainaldea, 12 mm-koa. Oso mahai praktiko eta erosoa da eguneroko erabilerarako. Neurri eta akabera desberdinak dituenez, giro guztietara egokitzen da mahai hau.

Zabaltzeko sistema hankak mugituz erabiltzen da, eta mahaia 50 cm zabaldu daiteke, betiere gainalde nagusiaren diseinu berekoa izanik. Oso sistema erraza du liburu moduan irekitzeko, eta, horri esker, mahaia oso eroso ireki daiteke.

Gainaldea zeramikazkoa da, eta Dekton eta Neolith marka ezagunetan dago eskuragarri. Material ultrakonpaktua da, oso higienikoa eta bakterioen aurkakoa, beroarekiko eta marradurekiko erresistentzia handikoa, eta garbitzeko oso erraza. Horrenbestez, gainazal ezin hobea da sukaldeetan, ostalaritzan edo lanean erabiltzeko.

Diseinuak, bere forma sinple eta funtsezkoekin, nortasun handia ematen dio mahaiari, eta edozein espaziotara egokitzeko modukoa egiten du; gainera, jartzen den lekua aberastu egingo du bere presentzia diskretuarekin.

Erosketa Saskia (0)

Saskia