Gaur egun, Nure Designek bi mahai eredu ditu: MIRU mahaia eta LAUA mahaia.
Biek zeramikazko estalkia dute. Material horrekin egiten du lan markak. Zeramika, alde batetik, ezaugarri bikainak dituen materiala da (erresistentea da tenperatura altu eta baxuekiko, marra eta orbanekiko, eta izpi ultramoreekiko, eta garbitzen erraza eta iragazgaitza da); bestetik, kolore eta testuren aukera zabala eskaintzen du, eta horrek aukera ematen du mahai iraunkor eta aldi berean dotorea sortzeko.
Bi modeloen hankak altzairuzkoak dira, eta epoxi-lakatuzko akabera dute, bost koloretan eskuragai.
Modelo bakoitzaren diseinua desberdina da. Alde batetik, MIRU mahaia dugu; mahai finkoa da eta hankak inklinatuta ditu (formatu angeluzuzena edo obalatua). Bestalde, LAUA mahaia dugu, mahai finkoa edo luzagarria izan daitekeena, hanka zuzenekin. Luzatutako zatia ere zeramikazkoa da, estalkia bezala.
Bi modeloak ondo egokitzen dira hainbat girotara, eta aukera ematen diote bezeroari bere etxera edo lantokira hobekien egokitzen den konbinazioa diseinatzeko.