ERABILERA-BALDINTZAK
Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, AZ Surfaces S.L.-ek jakinarazten du www.nure-design.com webgunearen titularra dela. Lege horretako 10. artikulua betez, AZ Surfaces S.L.-ek datu hauek jakinarazten ditu:
Webgune honen titularra AZ Surfaces da, IFK B10961373 eta helbide soziala Foru Pasealekua Ibilbidea, 14 (Azpeitia), Merkataritza Erregistroan inskribatua (3061. liburukia, 10. folioa, 8. atala, 44993. orrialdea eta 1. inskripzioa). Hauxe da enpresarekin kontaktatzeko helbide elektronikoa: info@nure-design.com info@nure-design.com
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUN-ERREGIMENA
www.nure-design.com webgunean sartzeak eta erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du eta, beraz, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzea esan nahi du, legez bete beharreko araudiaz gain, kasu bakoitzaren arabera.
www.nure-design.com webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea zuzen erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun horren barruan sartzen da:
Webguneak eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratu ahal izateko AZ Surfaces S.L.-ek luzatutako formularioetan erabiltzaileak emandako informazioa egia eta zilegia izatea.
AZ Surfaces S.L.-ek eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak ez erabiltzea baldintza hauetan, Legean, moralean, ohitura onean edo ordena publikoan agindu ez bezala, edo hirugarrenen eskubideak urratzen edo webgunearen funtzionamendua oztopatzen duen edozein modutan.
ESTEKEN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUN-SALBUESPENAK
AZ Surfaces S.L. ez da erantzule egiten bere webguneko esteken bidez erabiltzaileak eskuratzen duen webguneetako edukiaz, eta inola ere ez du aztertuko edo kontrolatutako sareko beste guneetako edukia. Halaber, ez du bermatuko esteken bidez atzitutako eta bereak ez diren guneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egia, balioa edo legezkotasuna.
AZ Surfaces S.L.-ek beharrezko neurri guztiak hartu ditu bere webgunean nabigatzean erabiltzaileak inolako kalterik ez jasateko. Ondorioz, AZ Surfaces S.L.-ek ez du bere burua inola ere erantzule egiten erabiltzaileak Interneten dabilela jasan ditzakeen kalteengatik.
ALDAKETAK
AZ Surfaces S.L.-ek egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aurrez jakinarazi gabe, bere www.nure-design.com webguneko edukietan. Webgunearen edukietan nahiz haren erabilera-baldintzetan nahiz kontratazio-baldintza orokorretan. Aldaketa horiek webgunearen bitartez egin ahal izango dira zuzenbidean onargarria den edozein modutan, eta bete beharrekoak izango dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta berriro aldatuak ez diren bitartean.
INTERNET BIDEZKO KONTRATAZIO-ZERBITZUAK
www.nure-design.com webguneko zenbait eduki Internet bidez kontrata daitezke. Horiek erabili ahal izateko, nahitaez irakurri eta onartu behar dira AZ Surfaces S.L.-ek horretarako ezarritako kontratazio-baldintza orokorrak.
DATUEN BABESA
Datu Pertsonalen Babeserako arautegian ezarritakoaren arabera, zure datuak bildu egingo dira IFK B10961373 eta helbide soziala Foru Pasealekua Ibilbidea, 14an (Azpeitia) duen AZ Surfaces S.L.-ren tratamendu-sistemara, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak errazteko, arintzeko eta betetzeko. Indarrean dagoen arautegia betez, datu horiek jaso egingo dira aurrez aipatutako aginduak betetzeko beharrezkoa den bitartean.
Zure datuak tratatzea legezkoa da zure onespenagatik eta/edo zurekin dugun kontratu-harremanagatik.
AZ Surfaces S.L.-ek modu legezko, leial, garden, egoki, zuzen, mugatu, zehatz eta eguneratuan tratatuko ditu datuak. Horregatik, AZ Surfaces S.L.-ek zentzuzko neurri guztiak hartuko ditu datu horiek zehatzak ez direnean lehenbailehen ezabatzeko edo zuzentzeko.
Datuen babeserako arautegiari jarraituz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, tratamendua mugatu, ezabatu, lekualdatu eta tratamendua ukatzeko, bai eta haiek tratatzeko emandako onespena ukatzeko ere, goian adierazitako helbide postalera edo info@nure-design.com helbide elektronikora idatziz.
Eskumenak dituen Kontrol Agintaritzara jo dezakezu egoki deritzozun erreklamazioa aurkezteko.
SSL (SECURE SOCKETS LAYER) ZIURTAGIRIA
AZ Surfaces S.L. eta erabiltzailearen arteko informazioa benetakoa, pribatua eta segurua dela bermatzen du SSL ziurtagiriak.
AZ Surfaces S.L.-ek segurtasun-ziurtagiri bat dauka, SSL ziurtagiriaren bidezkoa, konexio seguruak egiteko.
Prozesu horretan zenbait parametro ezartzen dira konexioa segurua izateko, aurrez ezarritako gakoak erabiliz, bidalitako datu guztiak kodetuz eta deskodetuz, konexioa itxi arte.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
AZ Surfaces S.L., bera edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orriko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da, bai eta bertako eduki guztiena ere (hau da, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, materialen hautaketa, funtzionatu, sartu eta erabili ahal izateko ordenagailu-programak, etab.). Beraz, jabetza intelektual moduan babesturik egongo dira Espainiako ordenamendu juridikoaren barruan, eta arlo horretan dagoen Espainiako nahiz Erkidegoko arautegia aplikatuko zaie, bai eta horri buruz Espainiak sinatutako nazioarteko tratatuak.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen arabera, berariaz debekatuta dago web-orri honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta eskura jartzea helbide komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein bide tekniko erabiliz, AZ Surfaces S.L.-ren baimenik gabe.
Erabiltzaileak errespetatu egingo ditu AZ Surfaces S.L.-ren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak. Erabiltzaileak atariko elementuak ikusi, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan bildu ahal izango ditu, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik bada. Erabiltzaileak ez du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatuko AZ Surfaces S.L.-ren orrietan instalatuta dagoen edozein babes-tresna edo segurtasun-sistema.
EKINTZA LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
AZ Surfaces S.L.-ek egoki deritzon ekintza zibilak edo penalak aurkez ditzake bere webgunea eta edukiak oker erabili direlako, edo baldintza hauek bete ez direlako.
Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremanak Espainian indarrean dagoen arautegia beteko du. Edozein desadostasun balego, aldeek arbitrajera edo jurisdikzio arruntera jo dezakete, arlo horretako jurisdikzio- eta eskumen-arauak betez. AZ Surfaces S.L.-ek Azpeitian (Espainia) du helbidea.
KONTRATAZIO-BALDINTZA OROKORRAK
KONTRATU-PROZESUAREN AURREKO INFORMAZIOA
www.nure-design.com web-orri honen jabea AZ Surfaces S.L. da, IFK B10961373 eta helbide fiskala Foru Pasealekua Ibilbidea, 14 (Azpeitia).
Kontratazio Baldintza Orokorrek arautzen dute AZ Surfaces S.L. eta erabiltzaile edo bezeroaren arteko urrutiko salmenta, legez ezarritakoa betez, batik bat apirilaren 13ko 7/1998 Legea, kontratazio-baldintza orokorrei buruzkoa, martxoaren 27ko 3/2014 Legea, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako lege orokorraren testu bategina aldatzen duena, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa, datuen babeserako (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorra, urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea, txikizkako merkataritza antolatzeari buruzkoa, eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa.
AZ Surfaces S.L.-ek egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aurrez jakinarazi gabe, Baldintza Orokorretan. Aldaketa horiek bere webguneen bitartez egin ahal izango dira, zuzenbidean onargarria den edozein modutan, eta bete beharrekoak izango dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta berriro aldatuak ez diren bitartean. Nolanahi ere, AZ Surfaces S.L.-ek, zenbait kasutan, Baldintza Orokor hauek baino lehen aplika ditzake Kontratazio Baldintza Berezi batzuk, egoki deritzonean, epe eta era egokiak adierazita.
Web-orriaren helburua www.nure-design.com web-orrian eskainitako produktuak eta zerbitzuak sustatzea eta saltzea da.
Kontratuaren iraupena produktua eman artekoa izango da, eta uko-eskubidea egongo da.
Halaber, informazio-buletina jasotzeko izena eman dezakezu, aipatutako produktuen eskaintzak edo zure intereseko informazio orokorra jasotzeko.
Erabiltzaile edo bezero gisa, berariaz adierazten duzu ezagutu, ulertu eta onartzen dituzula erabilera-baldintzak eta kontratazio-baldintza orokorrak. Era berean, adinez nagusia zarela aitortzen duzu, eta beharrezko gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duzula AZ Surfaces S.L.-ren webguneetan sartzeko eta haien bidez kontratatzeko.
Europako Batzordeak auziak online ebazteko plataforma bat eskaintzen du esteka honetan: http://ec.europa.eu/consumers/odr/
Gure produktuak eskuratzeko, gure online dendako dagokion atalera jo dezakezu.
Datuen babesaren arloan aplikagarria den eta indarrean dagoen arautegia betez, erabiltzaileek erregistro-prozesuan eta ondorengo erosketan emandako datu pertsonalak AZ Surfaces S.L.-ren tratamendu-sistemara bilduko dira, erabiltzaileak ekintza horiek izapidetu ahal izateko eta hortik datozen jarduerak kudeatzeko.
Zure datuak gorde egingo dira aurrez adierazitako helburuak bete arte bakarrik, legeak ez badu gordetzera behartzen.
Zure datuen legezko tratamenduaren oinarria aldeen arteko kontratua zuzen gauzatzea eta onespena dira.
Datuen babeserako arautegiari jarraituz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, tratamendua mugatu, ezabatu, lekualdatu eta tratamendua ukatzeko, bai eta haiek tratatzeko emandako onespena ukatzeko ere, goian adierazitako helbide postalera edo info@nure-design.com helbide elektronikora idatziz. Eskumenak dituen Kontrol Agintaritzara jo dezakezu egoki deritzozun erreklamazioa aurkezteko.
Erosketa-prozesuan erabiltzaile-izenaz eta emandako pasahitzaz identifikatzen bazara, datu horiek ez dira publikoak izango. Zeure erantzukizuna da bezero gisa erregistratzean lortutako nortasuna eta pasahitza modu konfidentzialean eta arduraz tratatzea, inori eman gabe. Noiznahi alda dezakezu erregistratutako informazioa, zure bezero-atalean. Atal horretan bertan duzu zure eskaeren historiko bat: kontsultarako bakarrik da, baina ezabatu egin ditzakezu zure ustez erakutsi beharrik ez dauden erregistroak.
Erosketa-prozesua amaitzean, bezeroak baieztapena jasoko du posta elektronikoz. Erabiltzaileak baliozko helbide elektroniko bat eman behar du erosketa-prozesuan. Eskaera amaitu eta baieztapenik jaso ez baduzu 24 orduan, jarri harremanetan info@nure-design.com-ekin bezeroarentzako telefonoaren bidez.
Bezeroak, adierazitako helbidean produktua jasotzean, eskaeraren faktura edo kopia bat jasoko du.
ESKAINTZA ETA INDARRALDIA
Indarrean dagoen arautegia batez, AZ Surfaces S.L.-ek informazioa eskaintzen du salgai dauzkan artikulu guztien ezaugarri eta prezioez. Dena dela, AZ Surfaces S.L.-ek kendu, berriz jarri edo aldatu egin ditzake bere web-orriaren bidez eskaintzen dituen produktuak. Era horretan, webgunearen bidez uneoro eskainitako produktuek indarrean dauden Kontratazio Baldintza Orokorrak beteko dituzte. Era berean, enpresak aipatutako produktuak eskaintzeari utzi ahal izango dio, aurrez jakinarazi gabe eta noiznahi.
PRODUKTUEN FUNTSEZKO EZAUGARRIAK
Gure online dendan eskainitako produktuek argazki bat eta ezaugarri nagusiak dauzkate. Argazkian ikusten den produktuaren kolorea eta materialaren zainak ez dira lotesleak. Ezaugarrietan aipatzen dira.
BERMEAK
Bermearen atal honen barruan sartzen dira Nure Design markarekin merkaturatutako produktuak. AZ Surfaces S.L.-ek bere gain hartzen ditu web-orrian eskainitako produktu guztien desadostasunak, banatu direnetik hiru urteko epean. AZ Surfaces S.L.-ek salmenta osteko zerbitzu bat dauka, adierazitako epean. Bezeroak saltokira edo salmenta osteko zerbitzura jo dezake, info@nure-design.com helbidera nahiz hornitzaileak ezarritako puntuetara.
Bermearen barruan sartzen diren alderdi orokorrak:
- AZ Surfaces S.L.-ek produktu akastunak ordeztu edo konpondu behar ditu, bezeroak produktua erosi zuen ezaugarri berekin (kolorea, lodiera, etab.).
- Zehaztutako erabilera jaso duten produktuak sartzen dira bermean. Gainera, materialaren kalitate-kontroletan antzeman gabeko azaleko akatsak ere estaltzen ditu.
Bermearen barruan sartzen EZ diren alderdi orokorrak:
- Instalazio akastuna edo desegokia, gure gomendioei jarraitu gabe egindakoa.
- Hirugarrenen esku hartzea: AZ Surfaces S.L. ez diren hirugarrenek zuzenean edo zeharka eragindako edozein kalte, hala nola inpaktu termikoa, kolpeak, erabilera edo tratamendu kimiko desegokia.
Ezinbesteko kasuak, gainazalak instalatzen edo manipulatzen diren langunearen baldintzak, diseinu arkitektonikoa eta teknikoa, egiturazko mugimendua, bandalismoa, istripuak, hondamendi naturalak, beste produktu batzuen eragina edo AZ Surfaces S.L.-ren kontroletik kanpo dagoen beste edozein arrazoi. - Behin banatu ondoren, ez dira berme honetan sartzen bezeroaren itxaropen pertsonalak betetzen ez dituzten gainazalak: kolorea, zainen emaitza eta itxura (agertzen direnean), ertzen estiloa edo bezeroak hautatutako bestelako alderdiak.
- AZ Surfaces S.L.-ren edozein produkturen laginak edo argazkiak amaierako produktuarekin alderatzean dauden desberdintasunak ez dira sartzen berme honetan.
- Ondorengo edo ustekabeko edozein kalte, galera edo gastu, produktuaz gain; besteak beste, ondoko produktuei edo instalazioei egindako kalteak, edo iturgin-, elektrizitate- edo igeltsaritza-lanei dagozkien konponketa gehigarriak edo osagarriak, gainazalak konpontzeko edo ordezteko beharrezkoak direnak. Bezeroa izango da horien erantzule bakarra.
- Bezeroak erosi duen produktu akastuna antzeko ezaugarriak (kolorea, lodiera, etab.) dituen beste batez ordeztea bakarrik sartzen da berme honetan. Hori ezinezkoa balitz katalogoz kanpo dagoelako, une horretan dagoen antzekoenaz ordeztuko da.
- Kanpoko agenteek gainazalean eragindako azaleko kalteak, itxura hondatzen dutenak.
PREZIOAK
Produktu guztiek daramate salmenta-prezioa eurotan eta barruan dute Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).
Beste zergaren bat aplikatuz gero, adieraziko da (IGIC edo IPSI).
BANAKETA- ETA GARRAIO-GASTUAK
AZ Surfaces S.L.-ek Espainiako penintsulan bakarrik egiten ditu bidalketak. Erositakoan adieraziko dira garraio-gastuak, eta kokapenaren arabera alda daitezke. Mezularitza bidez egingo dira bidalketak, eskaera irten dela baieztatzen duen emailetik 24-48 ordu artean.
Bolumen handiko produktu bakoitzean (adibidez, mahaiak), ordaindu beharreko zenbateko zehatza agertuko da, bidalketa-datuak idatzi ondoren. Erosi aurretik ikusi ahal izango dira kostuak.
ORDAINTZEKO ERAK
Bezeroak era hauetako edozeinetan ordain dezake bere eskaera. Erosketa-prozesuan adierazi beharko du bere aukera:
VISA edo MASTERCARD kreditu-txartela
Datu pertsonalak edo bankukoak igortzen diren eragiketa guztietan ingurune seguru bat erabiltzen da, SSL (Secure Sockets Layer) segurtasun-teknologia estandarrean oinarritutako zerbitzari bat. Bidalitako informazioa zifraturik joaten da sarean barrena.
Halaber, zure kreditu-txartelari buruzko datuak zuzenean sartzen dira bankuko orrian, STan (bankuaren Saltokiko Terminalean) eta ez dira sartzen ez erregistratzen AZ Surfaces S.L.-ren zerbitzarietan.
VISA edo MASTERCARD txartelaz ordaintzean, datu hauek eskatuko dira beti: txartel-zenbakia, iraungitze-data eta balidazio-kode bat (VISA edo MASTERCARD txartelaren atzealdean kurtsibaz inprimatutako zenbakiaren azken hiru zifrak), eta, horrela, transakzioa seguruagoa izango da.
Ordaintzeko era horrek webean bakarrik balio du.
Erosketa bat iruzur bidez edo desegoki kargatu bada ordainketa-txartel baten zenbakia erabiliz, haren titularrak kargua erabat ezeztatzeko eska dezake. Halakoetan, hornitzailearen eta titularraren zordunketa- eta berrordainketa-oharrak egingo dira hornitzailearen eta titularraren kontuetan, lehenbailehen.
Dena dela, txartelaren titularrak egin badu erosketa, eta itzultzeko eskaera ez bada uko- edo suntsiarazpen-eskubidea erabiltzearen ondorio, eta, beraz, behar ez bezala eskatu badu kargua ezeztatzea, AZ Surfaces S.L.-ri ordaindu beharko dizkio ezeztatze horren kalteak.
ESKAERA GAUZATZEA
AZ Surfaces S.L.-ek eskaeratik gehienez 15 eguneko epean egingo du banaketa, baldin eta urteko tarifan definitutako materialak eta koloreak badira. Tarifaz kanpoko materialak eta koloreak badira, AZ Surfaces S.L.-ek banaketa-epea jakinaraziko dio bezeroari.
AZ Surfaces S.L.-ek eskainitako produktuen aukera aldatu egin daiteke bezeroen eskariaren arabera. AZ Surfaces S.L.-ek eguneratu egiten du bere stocka aldizka, baina bezeroak eskatutako produktua agortuta egon daiteke une jakin batean. Ez dagoelako banatu ezin badu, AZ Surfaces S.L.-ek jakin bezain laster adieraziko dio bezeroari, mezu elektroniko baten bidez. Jakinarazpen horren epealdia ez da inola ere 30 egunetik gorakoa izango. AZ Surfaces S.L.-ek bi aukera eskainiko ditu: antzeko ezaugarriak dituen edo kalitate hobekoa den produktu bat ematea, prezioa igo gabe, edo, AZ Surfaces S.L.-ek epe horretan justifikatu eta frogatutako arrazoiak ez badaude, ezeztatutako eskaeragatik pagatutakoa ordaintzea.
UKO-ESKUBIDEA, ITZULKETAK ETA ERREKLAMAZIOAK
Uko-eskubidea
Erosleak hamalau egun natural ditu produktuari uko egiteko, jaso duen egunetik hasita, inongo zigorrik gabe.
Uko-eskubidea gauzatzeko, bezeroak telefonoz deitu behar du www.nure-design.com orrian adierazitako zenbakira, info@nure-design.com helbide elektronikora idatzi edo uko-formularioa erabili.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako lege orokorraren testu bategina aldatzen duen martxoaren 27ko Legeko 103. artikuluaren arabera, ezin zaie uko egin kontsumitzailearen zehaztapenei jarraituz egindako edo pertsonalizatutako zerbitzuei edo ondasunei, edo, beren izaeragatik, itzuli ezin direnei edo bizkor hondatu edo iraungi daitezkeenei.
ITZULKETA
Bezeroak AZ Surfaces S.L.-ra zuzenean itzuli edo eraman beharko du produktua, Foru Pasealekua Ibilbidea, 14 (Azpeitia) helbidera, behar ez den luzapenik gabe, kontratuari uko egiteko eskubidea gauzatu denetik gehienez 14 egun naturalen epean. Epea betetzat hartuko da bezeroak epea amaitu aurretik itzultzen badu produktua.
Bezeroaren gain joango dira produktua itzultzeko kostuak.
ORDAINKETA ITZULTZEA
Bezeroak ordaindu duen bide beretik itzuliko zaio dirua, besterik erabaki ezean.
AZ Surfaces S.L. ordaindu gabe egon daiteke produktua edo uko egiteko arrazoia jaso arte, edo bezeroak itzulketaren frogagiria entregatu arte, lehenik ezarritako baldintzaren arabera.
PRODUKTU AKASTUNA ITZULTZEA
Produktua egoera onean ez badago eta bezeroari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik ez bada, bezeroak produktua itzul dezake, AZ Surfaces S.L.-ri jakinaraziz itzulketaren arrazoia, kontratazio-baldintza hauetan adierazitako edozein bide erabiliz eta bezeroarentzat inongo kosturik gabe. Akatsak dituen edo egoera txarrean dagoen produktu hori itzultzea ez da uko-eskubidetzat hartuko.
AZ Surfaces S.L.-ek bere gain hartuko du itzulketaren kostua eta produktu berri batez ordeztuko du, salmentaren unean onartutako baldintzen arabera.
Bezeroak erreklamaziorik aurkeztu nahi badu, AZ Surfaces S.L. Foru Pasealekua Ibilbidea, 14an (Azpeitia) dago edo info@nure-design.com helbide elektronikoa erabil dezake.
JURISDIKZIOA
Halaber, AZ Surfaces S.L.-ek egoki deritzon ekintza zibilak edo penalak aurkez ditzake bere webgunea eta edukiak oker erabili direlako, edo baldintza hauek bete ez direlako.
Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremanak Espainian indarrean dagoen arautegia beteko du. Edozein desadostasun balego, aldeek arbitrajera edo jurisdikzio arruntera jo dezakete, arlo horretako jurisdikzio- eta eskumen-arauak betez. AZ Surfaces S.L.-ek Azpeitian (Espainia) du helbidea.