FAQ

FAQS (Ohiko galderak)

ITZULTZEAK ETA ERRENBOLTSOAK:

Zure eskaria jasotakoan, entrega-egunetik 14 egun natural dituzu, itzultzeko edo aldatzeko.

Zure eskaria alda dezakegu, baldin eta, artean, gure biltegitik atera ez bada.

Eskaria jada bidali bada eta aldatu egin nahi baduzu, hura jaso arte itxaron beharko duzu; itzultzea tramitatu eta beste eskari bat egin behar duzu, nahi duzun artikuluarekin edo artikuluekin.

Batzuetan, dena ez da nahi bezala ateratzen, eta produktua ez da behar bezala iristen; beraz, 14 egun naturaleko epea duzu, itzultzea kudeatzeko edo intzidentziaren baten berri emateko.

Aski duzu info@nure-design.com helbidera idaztea, eta mezuarekin batera bidaltzea eskari-zenbakia, hondatutako artikulua eta produktuaren egoeraren berri ematen duten argazkiak.

Behin gure biltegira iritsita, produktuaren egoera aztertuko dugu, eta produktu berdin bat bidali edo eskariaren zenbatekoaren % 100a itzuliko dizugu. Zure kontuan jasoko duzu dirua, hurrengo 10-15 egun naturaletan.

GARRANTZITSUA: Zure eskaria jaso dezagun, produktuak erabili gabe egon behar du, desmuntatuta eta jatorrizko bilgarriaren barruan, barne-babesekin.

Batzuetan, produktu bat itzuli behar izaten duzu arrazoi jakin batengatik; beraz, 14 egun naturaleko epea duzu itzultzea kudeatzeko, edo intzidentziaren baten berri emateko.

Horretarako, aski duzu info@nure-design.com helbidera idaztea, eta eskari-zenbakia eta artikulua adieraztea; hurrengo 72 lanorduetan bideratuko dugu intzidentzia.

Behin itzulitako artikulua gure biltegira iritsita, begiratu egiten dugu salgaiaren egoera bidalitakoaren berdina den. Dena zuzen badago, artikuluaren zenbatekoa itzuli, eta hura berriz bidaltzeko kostua kenduko da.

Kontsumitzaile batek bi kasu hauetan itzul dezake erositako produktua:

  • Produktua jaso ondoren, kontsumitzailearen igurikimena ez betetzea edo eskaria oker egin izana:


Kasu horretan, bezeroak jatorrizko bilgarrian itzuli behar du produktua, eman zitzaion egoera berean.

Itzulitako artikuluak behin gure biltegira iritsita, begiratu egiten dugu salgaiaren egoera bidalitakoaren berdina den. Dena zuzen badago, artikuluaren zenbatekoa itzuli, eta hura berriz bidaltzeko kostua kenduko da.

  • Produktua egoera txarrean iristea edo AZ Surfaces SLk akatsa egitea eskarian:

Kontsumitzaileak itzuli egin beharko du, iritsi zaizkion elementu guztiekin.

Itzulitako salgaia gure biltegian dagoenean, haren egoera egiaztatuko da, eta, bezeroak aipatutako narriadura edo errorea agertzen bada, zenbateko osoa itzuliko da.

Produktua gure biltegian jaso eta dena ondo dagoela egiaztatu ondoren, 15 eguneko epean itzuliko dizugu gehienez. Epe hori alda liteke erabilitako ordainketa-moduaren arabera edo bankuaren baldintza partikularren arabera. Errenboltsoa beti egingo da erosketa egiteko erabilitako ordainketa-metodo berarekin.

BIDALKETAK ETA BIDALKETA-GASTUAK:

Eskaria entregatzeko epea aldatu egiten da produktuaren arabera. Baina AZ Surfaces SLk hitzematen du eskaria egin eta hurrengo egunetik 15 egun igaro baino lehen entregatuko duela, betiere stockean dauden materialen eta koloreen eskariak badira. Stockean ez dauden material eta koloreen kasuan, AZ Surfaces SLk bezeroari garraio-epearen berri emango dio.

Baina, gehienetan, bidalketak mezularitza bidez egingo dira, berrespen-mezu elektronikotik 24-48 ordura.

Orgatxoari erantsitako produktu guztiak dituzunean, eta erosketa amaitu baino lehen ikusiko dituzu zure eskaria bidaltzeko gastuak, eramateko helbidea eransten duzun unean. Produktuen bolumenaren, pisuaren eta zenbatekoaren arabera kalkulatzen da; horrez gain, kontuan hartzen da produktua non entregatu behar den.

Zure eskaria aldatzeko, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoaren bidez (info@nure-design.com).

Eskaria aldatzeko, oraindik bidali gabe egon behar du. Kasu horretan, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: info@nure-design.com. Jada bidali bada eta ezeztatu nahi baduzu, produktua jaso, eta itzultzea tramitatu arte itxaron beharko duzu.

Eskaria ezeztatzeko, ezinbestekoa da jada bidalita ez egotea. Kasu horretan, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: info@nure-design.com. Jada bidali bada eta ezeztatu nahi baduzu, produktua jaso, eta itzultzea tramitatu arte itxaron beharko duzu.

ORDAINKETAK:

Ordainketa-metodo hauek ditugu:

  • VISA edo MASTERCARD kreditu-txartela

PREZIOAK:

Produktu guztiek eurotan dute adierazita salmenta-prezioa, eta barne hartzen dute Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).

PRODUKTUAK:

Bai. Fabrikatzaileak gara. Eskatu zure ideiaren aurrekontua helbide elektroniko honetan: info@nure-design.com, eta saiatuko gara ideia hori errealitate bihurtzen.

Ezin duzu aurkitu bilatzen ari zarena?​​

Erosketa Saskia (0)

Saskia